Kooperatibismoaren ikerketa eta analisia

Kooperatibismoaren ikerketa eta analisia

 

Lehentasunezko gure lan esparrutako bat kooperatibismoaren garapena eta bilakaera aztertzea da, eta, bereziki, Mondragon esperientzia kooperatiboarena. Ikerketa kualitatibo ugari egin ditugu, esperientzia kooperatibo honen muinean arreta jarriz.

Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiaren ondorioz egindako ikerketa izan zen ildo horretan egindako lanen adibide interesgarri bat. Era berean, Mondragon kooperatibismoaren erronkak sakon aztertu ahal izateko ariketa zena.

Gertakariaren garrantziak bultzatu gintuen azterketa hau planteatzera. Alde batetik, krisi horren muinean izan ziren gakoak ulertzeko beharragatik eta, bestetik, jabetzeko Fagor etxetresnak esperientziaren ikaskuntzak ezinbestekoak izango direla kooperatibismoak dituen berehalako erronkei aurre egiteko, eta kooperatibismo iraunkorragoa eta indartuagoa garatzeko.

Egindako ikerketa-lanaren laburpena: Arrasateko kooperatibagintzaren erronkak eta dilemak