Ekonomia sozialeko erakundeen indartzea

EKONOMIA SOZIALEKO ERAKUNDEEN INDARTZEA

 

20 urtetik gora daramatzagu ekonomia sozialeko erakundeak indartzeko proiektuen garapenean. Ibilbide honetan estrategia desberdinak baliatu ditugu.

Lehenengo fase batean, garapenerako lankidetza ulertu eta praktikatzeko molde propioa jarri genuen abian: Arrasateko Kooperatibismoa eta Latinoamerikako ekonomia sozial eta solidarioko ekimenen arteko esperientzien trukean oinarritzen zena.

Bi norabidetako elkarlanak Arrasateko kooperatibismoaren biziberritzea elikatu zuen eta Latinoamerikako esperientziak indartzen lagundu zituen, batik bat, kudeaketa enpresarialaren ikuspegitik. Hamarkada batez ehundik gora pertsonek parte hartu dute truke programetan eta horien bueltan sortu ziren ikerketa eta formazioa jarduera desberdinetan; eta aurrerago hiru hilabeteetako ikastaro trinkoetan.

Bigarren fasean, ekonomia sozialeko erakundeak indartze aldera, garapanerako lankidetzeran esparruan egindako lana lekuan bertan martxan jarri diren garapen proiektuak eta akonpainamendu lana izan da, Mundukide Fundazioarekin batera. Horren adibide garbia da Brasilen, Lurrik Gabeko Mugimenduaren baitako kooperatibekin egindako lana urte luzez.

Gure jardunak Euskal Herriko zein Latinoamerikako beste eragileekin elkarlan estua izan du. Epe luzeko begirada, proiektuen jarraitutasuna, errealitateen konplexutasuna eta eragileen saretzea daude estrategia honen atzean. Horren adibide dira:

Aipatu proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren kofinantziazioa, hain zuzen ere, Garaperako Lankidetzaren Euskal Agentziak arlo honetako proiektuak diruz laguntzeko urtero ateratzen dituen deialdi konpetitiboen bidez.