Debagoiena 2030 plataforma

DEBAGOIENA 2030 PLATAFORMA

 

Debagoiena 2030 plataforma lankidetza sare ireki bat da. Egitasmoaren helburua da lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050 urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea.

Sarea osatzen dugu Gipuzkoako eta tokiko administrazio publikoko ordezkariek, kooperatibek eta bestelako ekonomia eragileek, unibertsitate eta hezkuntza eragileek, eta herrigintza antolatuaren erakundeek.

Askotariko eragile eta norbanakoen lankidetzatik, metodologia, proiektu eta ekimen ezberdinak bultzatu eta konektatuz, eraldaketa bidean inpaktu esanguratsua lortzeko eragin nahi du Debagoiena 2030 plataformak.

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko kideok parte hartzen dugu Debagoiena 2030 sarean, gure ikerketa gaitasuna eta komunitate prozesuen gaineko ezagutza plataformaren zerbitzura jarriz.