Ekonomia sozialeko erakundeen indartzea
Ekonomia sozialeko erakundeen indartzea
20 urtetik gora daramatzagu ekonomia sozialeko erakundeak indartzeko proiektuen garapenean. Ibilbide honetan estrategia desberdinak baliatu ditugu.
Lehenengo fase batean, garapenerako lankidetza ulertu eta praktikatzeko molde propioa jarri genuen abian: Arrasateko Kooperatibismoa eta Latinoamerikako ekonomia sozial eta solidarioko ekimenen arteko esperientzien trukean oinarritzen zena.
Bi norabidetako elkarlanak Arrasateko kooperatibismoaren biziberritzea elikatu zuen eta Latinoamerikako esperientziak indartzen lagundu zuen, batik bat, kudeaketa enpresarialaren ikuspegitik. Hamarkada batez ehundik gora pertsonek parte hartu dute truke programetan eta horien bueltan sortu ziren ikerketa eta formazioa jarduera desberdinetan; eta aurrerago hiru hilabeteetako ikastaro trinkoetan.
Bigarren fasean, ekonomia sozialeko erakundeak indartze aldera, garapanerako lankidetzeran esparruan egindako lana lekuan bertan martxan jarri diren garapen proiektuak eta akonpainamendu lana izan da, Mundukide Fundazioarekin batera. Horren adibide garbia da Brasilen, Lurrik Gabeko Mugimenduaren baitako kooperatibekin egindako lana urte luzez.
Gure jardunak Euskal Herriko zein Latinoamerikako beste eragileekin elkarlan estua izan du. Epe luzeko begirada, proiektuen jarraitutasuna, errealitateen konplexutasuna eta eragileen saretzea daude estrategia honen atzean. Horren adibide dira:
- Uninversidad Iberomaericana de Pueblako Laboratorio de Innovación Económica y Social (LAINES) erakundearekin elkarlanean, Mexikon; Tabasco, Chiapas eta Puebla estatuetan, Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan lanean ari diren erakunde eta taldeekin hezkuntza egitasmo egonkorrak sortzea helburu duen proiektua.
- Alboan Fundazioarekin elkarlanean Latinoamerikako hainbat gobernuz kanpoko erakunde eta ekonomia sozial solidarioko ekimenei zuzendutako proiektua.
- HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Institutua, Universidad Javerianako Instituto de Estudios Interculturales eta Corporación Ensayos para la Promoción de la Cultura Política erakundeekin elkarlanean martxan diren proiektuak:
- Fortalecimiento de agentes sociales para la construcción de paz y modelos económicos alternativos en el Norte del Cauca, en diálogo con la experiencia vasca.
- Paz territorial: Fortalecimiento de actores locales para la construcción de paz y el desarrollo de modelos económicos alternativos en el Norte del Cauca.
Aipatu proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren kofinantziazioa, hain zuzen ere, Garaperako Lankidetzaren Euskal Agentziak arlo honetako proiektuak diruz laguntzeko urtero ateratzen dituen deialdi konpetitiboen bidez.