Formazio kooperatiboa neurrira
FORMAZIO KOOPERATIBOA NEURRIRA
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren jardueran estrategia nagusietako bat dira prestakuntza kooperatiboa eta honen I+G+B, eta neurrira egindako programa eta materialen garapena eta prestakuntza prozesuen hedapena.
2008az geroztik, lan sistematiko bat egiten ari gara MONDRAGON Taldeko kooperatibetan kooperatibismoan prestakuntza zabaltzeko. Hona hemen zenbait datu:
- 86 kooperatiba baino gehiago daude inplikatuta.
- 12.000 parte-hartzaile baino gehiago.
- 900 prestakuntza-saio baino gehiago egin dira.
Bazkide berrientzako harrera planetan lan egiten dugu, organo sozialetako kideentzako prestakuntza espezifikoetan, bai eta prestakuntza eta gogoeta kooperatiboko prozesuetan ere, bazkideen kolektibo osoa inplikatzen duten heinean. Azken lan-ildo horren adibide dira Soraluce kooperatibarekin batera garatutako Eraldi proiektua eta Orkli kooperatiban egindako Kooperatzen proiektua.