Gobernantza kooperatiboa

GOBERNANTZA KOOPERATIBOA

 

Azken urteotan hainbat ikerketa eta eskuhartze prozesu garatu ditugu gobernantza kooperatiboaren alorrean Mondragon Taldeko Gestio Sozialearekin elkarlan estuan. Lehenik, gobernantza kooperatiboaren diagnostiko zehatza egin genuen taldeko hainbat kooperatibetan. Diagnosia abiapuntu, gobernantza kooperatiboaren erronkak modu integralean identifikatzeko lanari ekin genion eta berrikuntzarako hainbat lan ildoen garapena abian jarri.

Garapen honetan, mugarria izan da Gobernantza Kooperatibo Onerako Gida (2019). Azken bi urteotan kooperatibekin batera proiektu sozio-enpresarialen erronka nagusiak eta erronka hauei aurre egiteko konpartitzen dituzten estrategiak identifikatu eta estrategien garapenean gobernantza kooperatiboak betetzen duen funtzioa aztertzen dihardugu.

Egingo dugun hurrengo urratsa izango da MONDRAGON Taldeko kooperatiben estrategian integratzen laguntzea Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (2030 Agenda). Izan ere, jasangarriak toki berezia hartuko du MONDRAGON Taldeko 2021-2024 epealdirako estrategian. Norabide horretan, esku artean dugun egiteko nagusia jasangarritasunean aitzindariak diren kooperatibek beraien negozio ereduetan Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzeko baliatu dituzten gobernantza mekanismoak aztertzean datza.